Image
Top
Navigation

ARETOA - cfcbilbao.com

AretoaLOGO-PEQUEÑO-CFC

Zentroak duen erakusketa aretoan bi hileko argazki-erakusketa iraunkorrak antolatzen dira. Balio sortu berrien garrantziaz jabetuta, aretoko egutegian agertzen dira bai bertako argazkilarien erakusketak, bai estatu nahiz nazioarteko mailan argazkilari ospetsu direnenak.

“AGZ-CFCko ostiralak” atalean, zentroak ikus-entzunezko emanaldiak, mahai-inguruak eta hitzaldiak eskaintzen ditu erakusketa areto berean, guztiontzakoak eta doakoak. Horien helburua da jendaurrean argazkilaritza-munduko autoreak eta komisarioak hurbiltzea eta ezagutaraztea. Jarduera horrek, eta aurretik aipatu diren erakusketa-dinamikak, argitalpenak eta prestakuntzak, denek elkarrekin, AGZ-CFCBilbao zentroa plataforma bikaina egiten dute, Bilbo hirian argazkilaritzak topaleku, eztabaida eta prestakuntza aukera izan dezan.