Image
Top
Navigation

ZENTROA - cfcbilbao.com

ZentroaLOGO-PEQUEÑO-CFC

AGZ (Argazkilaritza Garaikidearen Zentroa)-CFC Zentroa

Bilboko Argazkilaritza Garaikidearen Zentroak (CFC) lau urte bete ditu, eta denbora horretan proiektu sendo egin da, Bilbo hirian argazkilaritza topaleku, prestakuntza eta kultura gunea izan dadin, arte horren maitale eta zaletuentzat, oro har. Hiriaren bihotzean bertan kokatuta dago, Arteen barrutia deritzon gunean, hain zuzen, Zabalgune Eraikin enblematikoaren barrualdean. Hortxe sortu zen Bilboko AGZBilbo (CFCBilbao) kultura eta modernitate bokazio argiz, ikusleei erabilera anitzeko espazio integrala eskaintzeko, eta bertan argazkilaritzaren gaineko prestakuntza ikastaroak, erakusketak, argitalpen espezializatuak, hitzaldiak eta beste hainbat jarduera antolatzeko. Beraz, eskola, erakusketa-aretoa eta aldizkaria izanik, jardun hirukoitz horrek AGZ-CFCBilbao eszenatoki ezin hobea bilakatu du hiri honetan argazkilaritza biziki maite dutenentzat, eztabaidak nahiz prestakuntza izan ditzaten, eta mundu horretaz goza daitezen.

 

AGZ-CFCko eskolak arreta berezia eskaintzen dio argazkilaritzaren dimentsio kultural eta artistikoari ikasleak egiten duen prozesu guztian zehar, baita horri dagozkion alderdi teknikoei ere. Zentroko erakusketa-aretoaren egutegian eta argitalpenetan agertzen dira bai bertako argazkilarien obra, bai estatuko nahiz nazioarteko autore ezagunena. Era berean, CFCk ostiraletan eskaintzen dituen hitzaldi eta emanaldiei esker, Bilboko ikusleek bertatik bertara izaten dituzte egungo argazkilaritzaren eszenatokiko obrarik eta artista nahiz aditurik ezagunenak.

SALA