Image
Top
Navigation

ARGITALPENAK - cfcbilbao.com

ArgitalpenakLOGO-PEQUEÑO-CFC

Bizkaia inguruan argitaratzen den gure aldizkaria, Contratiempo izenekoa, Bibon ohiko elementua da zentro kulturaletan, unibertsitateetan, kafetegietan eta hiriko moda-guneetan. Aldizkarian bereziki bertako balioen garrantzia nabarmentzen da, eta diseinu abangoardista du; euskarriak formatu digitala nahiz paperezkoa du, eta AGZ-CFC proiektuaren enbaxadore nahiz aurkezpen-irudi bilakatu da. Aldizkariko orrialdeetan elkarren ondoan ikus daitezke estatu mailako autore ospetsuak eta gorantz doazen balio sortu berriak. Denek dute euskarri honetan euren lana erakusteko eta zabaltzeko espazioa.

Argazki Garaikidearen Kaierak izena duen ekimenaren bidez, Biboko Argazkilaritza Garaikidearen Zentroak autoreen argazkiliburu bilduma monografiko bat ere argitaratzen du. Oinarri kulturala eta ondo zaindutako diseinua duen argitalpen honen helburua da, bilduma berean, bertako autoreak eta estatuko nahiz nazioarteko artistak elkartzea, Zentroa argazkilaritza garaikidea zabaltzeko plataforma izan dadin, bai Euskal Herrian bai bertatik kanpo.