Image
Goren
Nabigazioa

URTEKO IKASTAROA - cfcbilbao.com

Argazkilaritza Profesionalaren Urteko IkastaroaLOGO-PEQUEÑO-CFC

Singapore Formula One Grand Prix at Marina Bay Street Circuit. Singapore. Asia

Argazkilaritza profesionalaren Urteko Ikastaroak hogeita hamar ikastordu ditu, eta etorkizunean argazkilaritzan profesional izan nahi duten ikasleentzat diseinatuta dago, horretarako behar diren ezagutzak lortzeko, hainbat esparrutan: artistikoa, komertziala, kazetaritza etab … Urtean zehar parte hartzen dutenek prestakuntza teknikoa jasoko dute, eta horrekin batera, ariketa praktikoak, historia klaseak eta argazkilaritzaren kultura. Prestakuntza prozesua mailaz mailakoa izango da, kamera eta argazki-hartzeari buruzko oinarrizko kontzeptuetatik hasita, argiaren teorian trebatu arte, eta horrekin batera, iluminazio teknikak, flasha, argazki-estudioa etab … Arreta berezia jarriko dugu lan digital fluxuan eta Photoshop bidezko irudien prozesatze-lanean. Horrez gain, ikaslea ohitu egingo da autore handien lanarekin eta harremanetan jarriko da zuzenean egungo argazkilaritza munduan dauden profesional eta artista ospetsuekin, astean zehar irakasleek eskainitako klaseen osagarri. Bilboko AGZ-CFCko zuzendaritza taldeak nahiz irakasleek banakako harremana izango dute ikasleen eboluzioan, prestakuntza orekatua izan dadin, eta ikasleak neurri berean lor ditzan argazkilaritzari buruzko ezagutza tekniko, kultural eta sormenezkoak.

PROGRAMA

1. Argazkilaritza: sarrera eta oinarrizko kontzeptuak.
2. Argazki-kamera digitala. Teoria eta erabilera.
3. Argazki-kamera. Optikak eta objektiboak. Argazki-kamera.
4. Argazki-hartzea I. Obturazio-abiadura. Eremu-sakonera. Diafragmak eta sentsibilitatea.

5. Argazki-hartzea I. Argiaren esposizioa eta neurketa.
6. Konposizioaren oinarriak I. Irudi baten konposiziorako kontzeptu nagusiak.
7. Fotografiaren historia. Ikuspegi orokorra.
8. Shooting taldeka. Praktika.
9. Laborategi digitala I. Irudi baten formatuak. Artxiboak kudeatzea.
10. Laborategi digitala I. Lightroom: sarrera.
11. Laborategi digitala I. Lightroom lanaren fluxua.
12. Ariketen ikuskaldia I.
13. Argiztapena I. Modelatua eta argi naturala. Argi motak.
14. Argiztapena I. Modelatua eta argi naturala. Argiaren kontrola.
15. Konposizioaren oinarriak II. Kolorearen teoria.
16. Argazkilaritzaren generoak. Erreportajea.
17. Praktika aire zabalean.
18. Konposizioaren oinarriak II. Edizioan begiratzen ikastea.
19. Time Lapse. Praktika.
20. Laborategi digitala II. Bridge.
21. Laborategi digitala II. Raw kamera.
22. Ariketak ikuskatzea II.
23. Argazkilaritzaren generoak. Erretratua eta autorretratua.
24. Argiztapena II. Argi artifiziala. Eskuko flasha.
25. Argiztapena II. Argi artifiziala. Erabilera eta zuzentze-lana.
26. Argazki-lanaren prozesua.
27. Argazki-generoak. Entsegu grafikoa.
28. Laborategi digitala III: Photoshopa. Tresna aurreratuak.
29. Konposizioaren oinarriak III. Gestalt teoria.
30. Argazki-generoak. Paisaia.
31. Ariketak ikuskatzea III.
32. Argiztapena III. Argazki-estudioa: sarrera.
33. Argiztapena IV. Estudioko argiztapena: eskemak. Tutore bidezko praktika.
34. Ariketen ikuskaldia IV.
35. Laborategi digitala III. Lightroom. Tresna aurreratuak.
36. Ikasleen amaierako porfolioen ikuskaldia. Ondorioak.

PREZIOA ETA IRAUPENA

Bederatzi hileko ikastaroa.
330 ikastordu (honela banatuta: 3 orduko 72 klase + 12 orduko asteburuko 3 tailer + ordu eta erdiko 15 hitzaldi + 54 praktika ordu).
3 orduko 2 klase astero (astelehen eta asteazkenetan).
Datak: 2017ko urtarriletik 2017ko abendura arte.
Ordutegia: 11,00etatik 14,00etara
Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 2.700€ + 300€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikulari ordainduko)

medallas negras 111x111pdf136inscripción