Moda- eta publizitate-argazkilaritzako masterra

Moda- eta publizitate-argazkilaritzako masterraLOGO-PEQUEÑO-CFC

Koordinatzailea: Vicente Paredes
Irakasleak: Vicente Paredes, Angélica Barco, Leticia Orúe, José Morraja, Jorge Flores, Ricky Dávila, Pedro Álvarez e Ivan Urarte.

Bederatzi hilabetean zehar egiten den 348 ikastorduko Moda- eta publizitate-argazkilaritzako master hau moda- eta publizitate- argazkilaritzako tekniketan saiatu eta ikertu nahi duten lagunentzat diseinatuta dago. Argazkilaritzak betidanik izan du lotura sendoa joeren, modaren eta publizitatearen munduarekin. Urtean zehar ikasleek mailaz maila garatu ahal izango dute arlo horretan erabilitako jakintza teknikoak, eta gainera, esparru horretako merkatu-gakoetan dauden ezagutzak areagotu, alderdi ezberdinetan: argitalpen-goiburuak, markak, modelo-agentziak etab.

Masterrean parte hartzen duten profesionalak eskarmentu handia dute modaren eta publizitatearen komunikazioan; adibidez, Vicente Paredes, produktuen eta packagingaren argazkigintzan espezializatua, edo Leticia Orúe, moda estilista eta kazetaria. Biek partekatuko dute ikasleekin inguru horretan izan duten eskarmentu zuzena, euren tresnak eta metodologia. Masterrean beste profesional batzuek ere hartuko dute parte, hala nola, Ricky Dávilak (celebritien argazkiak) edo José Mojarrak (Neo 2 eta modako beste argitalpen batzuetako argazkilari laguntzaile). Gainerako irakasleek, Jorge Floresek eta Iván Urartek, ikasleen prestakuntza osatuko dute, laborategiko teknika aurreratuak eta beste kontu osagarri batzuk irakatsiz.  

PROGRAMA

(Deskargatu programa osoa “Programa PDF” estekan)

-ARGIZTAPEN-TEKNIKAK.
Irakaslea: Vicente Paredes/ 3 hilabete.

– II. MODULU AURRERATUA
Irakaslea: Ivan Urarte/ 3 hilabete.

-LABORATEGI DIGITALEKO TEKNIKA AURRERATUAK.
Irakaslea: Jorge Flores/ 3 hilabete.

-MODAKO ARGAZKILARITZA.
Irakasleak: Vicente Paredes eta Leticia Orúe/ 3 hilabete.

-PUBLIZITATEKO ARGAZKILARITZA.
Irakasleak: Vicente Paredes eta Angélica Barco/ 3 hilabete.

-ARGAZKILARITZAREN HISTORIA (BEGIRATZEN IKASTEA).
Irakaslea: Ricky Dávila/ 3 hilabete.

– III. MODULU AURRERATUA.
Irakaslea: Ivan Urarte/ 3 hilabete.

-ASTEBURUKO 3 TAILER.

– AGZ-CFCko 15 HITZALDI.

-36 ordu PRAKTIKA.

PREZIOA ETA IRAUPENA

9 hilabeteko ikastaroa.
348 ikastordu (3 orduko 84 klasetan banatuta)
+ asteburuko 3 tailer
+ AZ-CFCko 15 hitzaldi
+ 36 ordu praktika
Datak:  2017.01–2017.12
Ordutegia: 19,00-22,00.
Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 2.900 € + 300 € matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).

banner-moda