Modulu Espezializatua: Argazkilaria, arte Profesionala

Modulu Espezializatua: Argazkilaria, arte Profesionala.

CFCBilbao_cursosdefotografia

Irakaslea: Ivan Urarte / Hiruhilekoa

Hiruhilekoan zehar ikasleek beharrezko estrategia profesionalak ikasiko dituzte, artearen eszenatokian euren argazki-lana sustatzeko. Porfolioak, web-orriak eta artista-dosierrak egiteko gakoak ikasiko dituzte, parte hartzaileek euren lana jaialdi, galeria nahiz museotan zabaltzeko oinarrizko tresnak eskura ditzaten. Horrez gain, argazkilaritza garaikidera bideratutako arte-eszenatokiak egun duen egoera zein den, eta gune nagusiak non daude ere aztertuko da.  

PROGRAMA

1. Online porfolio bat sortzea. WordPress: lehenengo urratsak
2. Online porfolio bat sortzea. Web orri bat eraikitzea.
3. Autore porfolioa.
4. Adobe Premiere bidezko bideo-edizioa. Lan-fluxua.
5. Adobe Premiere bidezko bideo-edizioa. Praktika.
6. Erakusketak diseinatzea. Erreferenteak. Maketa fisikoa.
7. Erakusketak diseinatzea. 3D Software Digitala.
8. Argazki-liburua. Egungo egoera.
9. Argazki-liburua. Maketa.
10. Argazki-gune nagusien nazioarteko egoera.
11. Deialdietarako dosier bat lantzea.
12. Hiruhilekoan zehar ikasleek landutako lana eta porfolioa ikuskatzea.

PREZIOA ETA IRAUPENA

Hiruhileko ikastaroa. Astean klase 1.
36 ikastordu: 3 orduko 12 klase.
Ordutegia: 16,00etatik  19,00etara, edo 19,00etatik  22,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 450€ + 100€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).

(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €).

medallas negras 111x111pdf136inscripción

banner-autor