Modulu Aurreratua I

Modulu Aurreratua I

mod.AVANZADO-I-600X400

Irakaslea: Camilo Amaya / Hiruhilekoa

 

Argazkilaritzaz erdi-mailako jakintza duen ikasleak aurrera egingo du errebelatuaren eta edizio digitalen alorretan, eta maila tekniko profesionalizatua lortu ere egingo du; horretarako, softwarerik aurreratuenaz baliatuko gara: Photoshop CS6 eta Lightroom 5.

Nola teoria-klaseetan hala praktikoetan, ikasleak argazki-hartzeari buruz dakiena sendotu egingo du, baita ondorengo edizio eta prozesatu digitalaz dakiena ere; eta amaitzeko, azken argazkiaren jatorrizkoa lortzeaz ere bai. Ikasleek astero egingo dituzte enkarguei erantzutera bideratutako ariketak, eta inguruko argazkilari bikainen lana aztertzen jarraituko dugu. Horren denaren helburua da ikasleek, hiruhilekoa amaitutakoan, kamera trebetasunez erabiltzea, alde batetik, eta bestetik, ikusle gisa eta euren lanean ere, etorkizunean garatzeko aukera emango dien berezko pertsonalitatearen lehen zantzuak lortzen hastea.

PROGRAMA

1. Argazki-hartzea II. Erdi-mailako jakintzak birpasatzea.
2. Argazkilaritzaren generoak. Erretratua eta autoerretratua.
3. Argiztapena II. Argi artifiziala. Eskuko flasha.
4. Argiztapena II. Argi artifiziala. Erabilera eta zuzentze-lana.
5. Argazki-lana prozesatzea.
6. Argazkilaritzaren generoak. Saio grafikoa.
7. Laborategi digitala III. Photoshopa. Tresna aurreratuak.
8. Konposizioaren oinarriak III. Gestalt teoria.
9. Argazkilaritzaren generoak. Paisaia.
10. Ariketen ikuskaldia. Praktika: edizioa.
11. Laborategi digitala III. Lightroom. Tresna aurreratuak.
12.Hiruhileko porfolioen ikuskaldia. Ondorioak.

PREZIOA ETA IRAUPENA

Hiruhileko ikastaroa. Astean klase 1.
36 ikastordu: 3 orduko 12 klase.
Ordutegia: 16,00etatik  19,00etara, edo 19,00etatik  22,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 450€ + 100€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).

(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €)