Oinarrizko Modulua

Oinarrizko Modulua

modulo-basico

Irakaslea: Camilo Amaya / Hiruhilekoa

 

Ikastaro honetan ikasleak argazki-kamera erabiltzen ikasten du, eta oinarrizko argazki-ekipoaren osagarriekin ohitu egingo da, oinarrizko ezagutza horiek lagun, kalitatezko lehenengo argazkiak egin ahal izateko. Horrez gain, une egokia izango da norberak duen argazki-begiratua garatzeko, eta argazki bat osatzeko oinarrizko bi elementuak aztertzeko, hau da, argia eta konposizioa ikertzeko. Argazkilaritzan aditu direnen obra aztertuko dugu, argazkilaritzaren historiara hurbiltzeko, alde batetik, eta bestetik, ikaslearengan argazki-lengoaia hobeto ulertzea garatzeko.

 

Klase teorikoak eta praktikoak eskainiko ditugu txandaka. Teorikoen barruan, argazki-kamera, ekipoa eta ordenagailua nola erabili behar diren erakutsiko da, eta ondoren praktikoetan gauzatuko da, zeinetan ikasle taldeek hiruhilekoan ikasi dituzten kontzeptu guztiak garatuz joango diren, irakaslearen laguntzarekin.

PROGRAMA

1. Argazkilaritza: sarrera. Oinarrizko kontzeptuak.
2. Argazki-kamera digitala. Teoria eta erabilera.
3. Argazki-kamera I. Optikak eta objektiboak.
4. Argazki-hartzea I. Obturazio-abiadura. Eremu-sakonera. Diafragmak. Sentsibilitatea.
5. Argazki-hartzea I. Argiaren esposizioa eta neurketa
6. Konposizioaren oinarriak I. Irudi baten konposiziorako kontzeptu nagusiak.
7. Argazkilaritzaren historia I. Ikuspegi orokorra.  
8. Shooting taldeka. Praktika.
9. Laborategi digitala I. Irudi baten formatuak. Artxiboak kudeatzea.
10. Laborategi digitala I. Lightroom: sarrera.
11. Laborategi digitala I. Lightroom lanaren fluxua.
12. Ikasleen porfolioak ikuskatzea. Ondorioak.

PREZIOA ETA IRAUPENA

Hiruhileko ikastaroa. Astean klase 1.
36 ikastordu: 3 orduko 12 klase.
Ordutegia: 16,00etatik  19,00etara, edo 19,00etatik  22,00etara.
Taldeak: Gehienez, 12 lagun.
Prezioa: 450€ + 100€ matrikula.
(Ordainketa bakarrean eginez gero, ez da matrikularik ordainduko).

(Matrikulatuta dauden ikasleek asteburuko tailerrak egiteagatik ordaindu behar duten prezioa: 100 €)

medallas negras 111x111pdf136inscripción